MISIOA
BachuƩ kolektiboan hau lortu nahi dugu:
- Lan politikoa egitea Abya Yalako herri, prozesu eta gobernuak lagundu eta indartzeko haien autodeterminazioaren, burujabetzaren eta askatasunaren aldeko borrokan.
- Dinamika iraunkorra garatzea honako hauek salatzeko: enpresa multinazionalen jokabidea, Abya Yalako herrien bizitzari, ingurumenari eta justizia sozialari eraso egiten dieten gobernuak.
- Giza Eskubideak defendatu eta sentsibilizatzea.
- Parte hartzea tokiko, nazioko edo Europako hainbat ekintzatan, helburua elkarri laguntzea izanik.
- Mekanismoak sortzea Euskal Herriko eta Espainiako biztanleei helarazteko Latinoamerikan eta Kariben gertatzen denaren berri.
- Garapena eta Lankidetza sustatzea antolatutako komunitateen tokiko prozesuen bitartez eta Giza Eskubideak bizitza proiektutzat hartzen dituztenen bitartez.
- Jarraitzea parte hartzen nazioetako, herrietako eta auzoetako erakundeetan.
- Elkarteak bultzatzen dituen gaiei buruzko proiektuak egitea.
- Borroka prozesuan jarraitzea, hausnarketa eginda jaioterritik ateratzearen eta jazarpenaren arrazoiez.
- Kolonbiako gatazkari irtenbide politiko eta negoziatuaren alde lan egitea, Kolonbiako gizarte erakundeen ekimenei laguntza azpimarratuta.