PROIEKTUAK
Bachué kolektiboak eten gabe egiten duen lan bat da sentsibilizazioa eta heziketa; lan hori ikastetxeetan, elkarteetan eta biztanleak, oro har. Horren bitartez zabaltzen da Latinoamerikako egoera ekonomiko, politiko eta soziala nahiz oinarrizko eskubideen urraketa.
Hainbat ekintza egiten dira: tailerrak, hitzaldiak, solasaldiak, mintegiak eta foroak.
Hasieran sortu eta orain arte iraun duen proiektua “Hola Latimoamérica/Kaixo, Latinoamerika” irrati programa da. Web orria: www.holalatinoamerica.info
Irrati programa hori zuzenean ematen da larunbatero goizeko 09:00etatik 11:00etara. Hala Bedi Irratitik (107.40 FM) Latinoamerikako berriak zabaltzen dira: egunkariak irakurtzea, gonbidatuek zuzenean edo telefonoz egindako azterketak arazo soziopolitikoei buruz. “Kaixo Latinoamerika/Hola Latinoamérica” egunkaria ere kaleratzen da, baliabideak daudenean.